GAN Arkitektura eta Ingeniaritza, zerbitzu integralak ematen dituen bulego teknikoa da, bai teknika eta gestio aldetik, konponbide eraginkorra lortuz gure bezeroentzat aurre-azterlanetatik hasita lanak bukatu arte. Eta garrantzitsuena: banan-banako diseinuak eta eraikuntzaren erabateko gainbegiratzeak bezeroaren poztasuna lortzen du.
Berrikuntza, handitze, sendotze, zaharberritze eta jarduera proiektuak egiten ditugu, eraikinen eta gune publikoen barne eta kanpo diseinuaz gain. Gure arrakasta bezeroen beharrizanak ulertzean datza, beraien ideiak egi bihurtuz eta araudiak betez. Bulego, merkataritza eta etxebizitza proiektuak lantzen ditugu, hasieratik amaierara arte, lantalde ezberdinen koordinazioa eta dekorazio lanak barne, bezeroak hala nahi izanez gero.
Eraikuntza prozesuan beharrezkoak diren lan guztiak garatzen ditugu, aurre azterlanak eginez proiektuaren bidegarritasuna ziurtatuz eta hirigintza araudiak betez; eta ondoren, proiektu eta zuzendaritza lanetaz arduratuz. Eta guzti hau, gure bezeroen proiektuen balioa handituz.
Esperientzia nabarmena daukagu eraikin industrialen diseinu eta burutzean, bertan garatuko den aktibitatearen eta beharrizanen arabera. Kudeaketa zerbitzua eta proiektuen aholkularitza ematen dugu, eraikuntza proiektua guztiz hobetzeko asmoz diseinu berria eta zuzendaritza teknikoa eskaintzeaz gain.